asteazkena, urtarrila 29, 2014

Santa Ageda ulertzeko historia ezagutzea inportantea da

Egun hauetan gelan Agate Deuna prestatzen ari gara. Hurrengo martitzenean, otsailaren 4an, herriko kaleetatik Agate Deuna abesten egongo gara eta ordurako gauzak oso ondo prestatu izan behar ditugu. Inportantea de ere Agate Deunaren historia ezagutzea:
  • Historiak dio Agate Deuna Sizilian jaio zela 230ean. Diotenez, neska polita omen zen, hori dela eta, Siziliako Quinciano gobernadoreak Agedaren amodioa lortu nahi zuen. Neskatoak, ordea, kristautasunean fede itsua zuen eta ez zuen honen proposamena onartu. Erantzuna ez zen Quincianoren gustokoa izan eta kartzelan sartu, eta bertan torturatu egin zuen. Bularrak moztu zizkion eta hil egin zen 21 urte zituela. Hori guztia 251ko otsailaren 5ean gertatu zen. Agate Deuna mendebaldeko lehenengotariko birgina-martiria da. Kondairak kondaira, euskal kulturaren parte da, eta urtero urtero, otsailak 4an, Santa Ageda Bezpera ospatzen da Euskal Herrian. Ohiturari jarraituz, herri askotan baserritar jantzita eta makilekin ateratzen da kalera, lurrean joaz eta erritmoak markatuz. Euskal Herriko txoko gehienetan ospatzen da egun hau.

Durante estos días estamos ensayando Santa Ageda. El próximo martes, 4 de febrero, vamos a salir por las calles de Ugao a cantar Santa Ageda y para entonces tenemos que tener la canción bien preparada. También es importante que conozcamos la historia de Santa Ageda:
  • Según la historia Santa Ageda nación en Sicilia en el año 230. El gobernador de Sicilia Quinciano se enamoró de ella pero ésta le rechazó por su fe cristiana. Despechado, Quinciano torturó hasta la muerte a Santa Ageda, que murió el 5 de febrero del 251, cuando tenía 21 años. Es por ello que en Euskal Herria el 4 de febrero se celebra la víspera de Santa Ageda

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina