ostirala, ekaina 13, 2014

Eskolako jaia dela eta pasilloan margotutako kamisetak ipini ditugu

Bihar eskolako jaia denez, egun hauetan gure pasilloa atondu dugu guk margotutako kamisetak eta egindako beste lanak ipiniz. Mural batean batu ditugu ere gure gurasoei ateratako argazkiak. Dena oso polita gelditu da. Etorri eta ikusi!

Como mañana es la fiesta de la escuela, hemos preparado nuestro pasillo con las camisetas que hemos pintado y otros trabajos. Además, en un mural hemos puesto las fotos de nuestros aitas en la gela. Ha quedado muy bonito.


asteartea, maiatza 27, 2014

Iratxe eta Ainhoarekin aurpegiak eta azazkalak margotu ditugu

Iratxe eta Ainhoa, Iker eta Aratzen amak, gugana etorri dira ilea apaintzera eta aurpegiak eta azazkalak margotzera. Azazkalak kolorez margotu dizkigute eta aurpegiak pirataz, tximeletaz edo katuz. Ilean ilekordak eta mototsak egin dizkigute.

Iratxe y Ainhoa, las amas de Iker y Aratz, han venido a clase a peinarnos y pintarnos las uñas y la cara. Nos han pintado las uñas de diferentes colores y la cara de pirata, mariposa o gato. Además, nos han hecho trenzas y coletas.

asteartea, maiatza 20, 2014

Loli eta Cristinarekin denontzat pulsera oso politak egin ditugu

Loli eta Cristina, Ane eta Adrianen amak, etorri dira pulserak egiten. Denontzat egin ditugu eta oso politak izan dira. Oso ondo pasatu dugu eta gero pulserak etxera eraman ditugu.

osteguna, maiatza 15, 2014

Ibairen urtebetetzea ospatu dugu eta oso ondo pasatu dugu

Hauek dira hiruhileko honetan abestuko ditugun abestiak

Koltxonetetara joaten garenean izerditan bueltatzen gara

Begira zer ondo pasatzen dugun koltxonetetan. Joaten garen bakoitzean gelara izerditan bueltatzen gara, salto-saltoka eta jolasean gelditu barik ibiltzen garelako. Baino ez pentsa, zapatilak bideoan ikusten dena baino askoz errezago kendu eta ipintzen ditugu, grabazioa Aste Santua baino lehenagokoa da eta. Ay, Asier, Asier!!!
Mirad que bien nos lo pasamos en las colchonetas. Cada vez que vamos volvemos a la gela sudados, porque no hacemos más que saltar y jugar. Pero ahora nos ponemos y quitamos las zapatillas mucho mejor, lo que pasa es que el vídeo es de antes de Semana Santa. ¡¡¡Ay, Asier, Asier!!!

asteazkena, maiatza 14, 2014

Ainara, Maialenen ama, Pirritx, Pupu eta Lore gelan egon dira

Sospresa ezin hobea izan dugu gelan. Ainara, Maialenen ama, Pirritx, Pupu, Lore eta Nati erizaina etorri dira gugana. Pena izan da, Pupu txirristatik erori da eta besoa apurtu duelako. Eskerrak Nati egon dela gelan eta besoa sendatu diola.
Menuda sorpresa hemos tenido en clase. Han venido Ainara, la ama de Maialenen, Pirritx, Pupu, Lore y la enfermera Nati. Ha sido una pena porque Pupu se ha caído del tobogán. Menos mal que ha estado Nati y le ha curado el brazo.

Jokinek 3 urte egin dituenez gelan festa handia egin dugu

asteartea, apirila 29, 2014

Eiderrek eta Iraidek Hiru txarrikumeena kontatu digute

Adele eta Magaliren amatxuk, Eider eta Iraide, Hiru txarrikumeen ipuina kontatu digute eta oso polita izan da. Baten batek negar apur bat egin arren, asko gustatu zaigu gitarra eta txindaten soinua entzutea.
Las amatxus de Adele y Magali, Eider e Iraide, nos han contado el cuento de Los tres cerditos y nos ha gustado mucho. Aunque alguno ha llorado un poco, hemos disfrutado mucho escuchando la guitarra y los platillos.

Oporretatik bueltan Haizearen urtebetetxea ospatu dugu

osteguna, apirila 10, 2014

Enaitzek 3 urte egin dituenez zorionak eman dizkiogu

Euskal astea denez astotxo etorri da eta jolasak egin ditugu

Eskolan "Euskal astea" ospatzen ari gara eta gauza asko egin ditugu. Lehendabizi kartel handi bat apaindu genuen non "Euskaraz bizi gura dot" ipintzen du. Gero astotxo etorri zen. Beldur apur bat pasatu genuen, baino atoan pasatu zitzaigun. Beste egun batean patiora atera ginen jolastera. Arenarioa, motorrak, uztaiak, txirristak patioan ipinita zeuden. Oso ondo pasatu genuen.

En la escuela estamos celebrando "Euskal astea" y estos días hemos hecho muchas cosas. Primero adornamos un cartel donde ponía "Euskaraz bizi gura dot". Luego vino astotxo. Pasamos un  poco de miedo, pero enseguida se nos pasó. Otro día salimos al patio a jugar. En el patio estaba el arenario, las motos, los aros...


astelehena, apirila 07, 2014

Marian eta Amaia gelan egon dira txanogorritxu eta otsoagaz

Marian eta Amaia, Paule eta Iboneren amak, Txanogorritxuren ipuina kontatu ziguten txotxongiloak erabiliz. Oso barregaria izan zen eta oso ondo pasatu genuen. Gero danon artean gazta zati bat banatu zuten. Ze goxoa!

Marian y Amaia, las amatxus de Paule e Ibone, estuviron en la gela para contarnos el cuento de Txanogorritxu con unas marionetas. Estuvo muy bien y nos reímos mucho. Luego repartieron entre todos un trozo de queso. ¡Qué rico!

asteartea, apirila 01, 2014

Ikusi zer ondo pasatzen dugun koltsonetatara goazenean!!!

Koltsonetatara joatea asko gustatzen zaigu. Lehendabiziko egunetan abentura bat zen eta batzuk negar egiten genuen, baino orain ohitu gara eta oso ondo pasatzen dugu. Ikusi, ikusi bideo honetan nola pasatzen dugun salto, saltoka!!

Nos gusta mucho ir a las colchonetas. Los primeros días era una aventura y algunos llorábamos, pero ahora nos hemos acostumbrado y nos lo pasamos muy bien. ¡¡Mirad, mirad en este vídeo como nos los pasamos de salto en salto!!

asteazkena, martxoa 26, 2014

Danae eta Oihanek ipuin oso polita kontatu eta gero jolastu ginen

Danae eta Oihane, Uxue eta Amaiurren amak, gurekin egon dira gelan ipuin oso polita kontatzen. Ipuina eta gero, denok batera jolastu ginen gorputzaren atalak ezagutuz. Joan baino lehenago, danori suguz bana eman ziguten.

Danae y Oinhane, las amatxus de Uxue y Amaiur, han estado con nosotros en la gela para contarnos un cuento muy bonito. Después hemos jugado con las partes del cuerpo; y, al final, nos han dado a cada uno un sugus.


osteguna, martxoa 20, 2014

Sonia eta Ainhoa etorri dira gelara kolorezko arrainak egiten

Sonia eta Ainhoa, gure Ibai eta Ibonen amatxoak, gelara etorri dira zelan egin ahal diren kolorezko arrainak pintzak erabiliz azaltzen. Oso ondo pasatu dugu ikusten nola itsasten zituzten arrainen zatiak pintzen albo bietan. Barregarria izan da. Gero gainera, amaieran, txokolatezko aterkin bat oparitu digute. Hau bai txoiloa!!!

Sonia y Ainhoa, las amatxos de Ibai e Ibon, han venido a la gela a enseñarnos a hacer peces de colores con una pinzas. Nos lo hemos pasado muy bien y, al final, nos han regalado un paraguas de chocolate. ¡Vaya chollo!

asteazkena, martxoa 19, 2014

Aitatxu zorionak!! Marrazki hau margotu dugu zuri oparitzeko

Gaur aitatxuren eguna izan da eta denok margotu dugu marrazki bat berari oparitzeko. Zorionak!!! eta muxu asko eta handiak zuretzat!!!




asteartea, martxoa 11, 2014

Doña Karmenek oso ondo egiten du lo eta ez da inoiz esnatzen

Gelan Doña Karmenen ipuina kontatzen dugu. Doña Karmen lo dago eta animaliak, bata bestearen atzetik, bere ohe azpian sartzen dira, baina Doña Karmen ez da esnatzen. Azkenean, otsoa dator eta denon zalapartak Doña Karmen esnatzen du. 

En la gela contamos el cuento de Doña Carmen. Doña Carmen está dormida y a pesar de los animales que hay debajo de su cama no se despierta. Al final llega el lobo y el ruido que hacen todos le despiertan.

Enaitzek hiru urte egin dituenez koroa laranja ipini diogu

ostirala, otsaila 28, 2014

Gaur inauteriak ospatzen ditugu atorra eta lamiaz mozorrotuta

Aurten aukeratu ditugun mozorroak egun hauetan Mundakan ospatzen den jai batekin zerikusia du, Mundakako aratusteak:
"Mundakako aratusteetan mutil eta gizonak izan dira protagonista orain arte, nahiz eta azken urteotan emakumeen parte hartzea gehitu. Musika joz eta abestuz ateratzen dira kalera Igande Inauterian. Zuri-zuri jantzita joaten dira guztiak, musika-bandaren zuzendaria izan ezik. Frak beltza eta kolore berdineko kapela eramaten ditu honek. Musikariek burkazala janzten dute buruan, batzuetan aurpegia bistan utzita eta beste batzuetan aurpegia estalita. Aurpegia bistan daramatenek bibote eta papilote handiak margotzen dituzte aurpegian. Bi gona janzten dituzte, bata ohi bezala eta bestea burutik sartuta, atorra balitz bezala. Horregatik deitzen zai Atorrak . Herriko kaleetan kantatzen jardun ondoren, portura abiatzen dira zuzendariaren gidaritzapean. Han, petril gainera igo eta banan-banan ileran jartzen dira, bertan burutzen dutelarik ekitaldirik ederrena. Urtero asmatzen duten kanta berria abesten dute, eta horrekin batera aurreko urtetako abestiak ere bai. Egun honetan, beste herri batzuetan bezala, Mundakan ere ogi xigortuak edo tostadak jateko ohitura dago. Antzina, atorrak balkoietatik sukaldeetara sartu eta etxekoandreak prestatutako ogi xigortuak lapurtzeko ohitura zegoen. Mundakako emakumeak lehen mozorrotzen ez baziren ere, orain lamia jantzita ateratzen dira herriko kaleetara"

Hau da dantzatuko dugun abestiaren bideoa:

asteartea, otsaila 18, 2014

Marrubizko irabakia egin ostean dena edan dugu. Oso gozo egon da

Gaur marrubizko irabakia hartu dugu gelan. Marrubiak eta esnea erabili ditugu. Oso gozo egon da eta gustura hartu dugu!

Hoy hemos tomado batido de fresa. ¡Ha estado muy rico!

asteazkena, urtarrila 29, 2014

Egun hauetan Santa Ageda abesteko saioak egiten ari gara

Datorren martitzenean Santa Ageda da eta entsegu asko egin behar dugu gauzak ondo atera daitezen. Begira hau da abestiaren letra eta soinua.

AINTZALDU DAIGUN AGATE DEUNA
BIHAR  DA,  BA  DEUN  AGATE.
ETXE  HONETAN  ZORION  HUTSA
BETIKO  EUKO  AL  DABE.

GURE  ESKOLAKO  UME  GUZTIAK
AURTEN  ERE  HEMEN  GAGOZ
OHITURA  ZAHARRAK  BERRIZTUTZEKO
KANTATUAZ  BETI  GOGOZ.

ORAIN  BAGOAZ  ALDE  EGITERA
AGUR  DEUTSUGU  GOGOTIK

AGATE  DEUNA  BITARTEZ  DALA
EZ EZAIZUE IZAN DONGERIK

EUP!!!

Santa Ageda ulertzeko historia ezagutzea inportantea da

Egun hauetan gelan Agate Deuna prestatzen ari gara. Hurrengo martitzenean, otsailaren 4an, herriko kaleetatik Agate Deuna abesten egongo gara eta ordurako gauzak oso ondo prestatu izan behar ditugu. Inportantea de ere Agate Deunaren historia ezagutzea:
  • Historiak dio Agate Deuna Sizilian jaio zela 230ean. Diotenez, neska polita omen zen, hori dela eta, Siziliako Quinciano gobernadoreak Agedaren amodioa lortu nahi zuen. Neskatoak, ordea, kristautasunean fede itsua zuen eta ez zuen honen proposamena onartu. Erantzuna ez zen Quincianoren gustokoa izan eta kartzelan sartu, eta bertan torturatu egin zuen. Bularrak moztu zizkion eta hil egin zen 21 urte zituela. Hori guztia 251ko otsailaren 5ean gertatu zen. Agate Deuna mendebaldeko lehenengotariko birgina-martiria da. Kondairak kondaira, euskal kulturaren parte da, eta urtero urtero, otsailak 4an, Santa Ageda Bezpera ospatzen da Euskal Herrian. Ohiturari jarraituz, herri askotan baserritar jantzita eta makilekin ateratzen da kalera, lurrean joaz eta erritmoak markatuz. Euskal Herriko txoko gehienetan ospatzen da egun hau.

Durante estos días estamos ensayando Santa Ageda. El próximo martes, 4 de febrero, vamos a salir por las calles de Ugao a cantar Santa Ageda y para entonces tenemos que tener la canción bien preparada. También es importante que conozcamos la historia de Santa Ageda:
  • Según la historia Santa Ageda nación en Sicilia en el año 230. El gobernador de Sicilia Quinciano se enamoró de ella pero ésta le rechazó por su fe cristiana. Despechado, Quinciano torturó hasta la muerte a Santa Ageda, que murió el 5 de febrero del 251, cuando tenía 21 años. Es por ello que en Euskal Herria el 4 de febrero se celebra la víspera de Santa Ageda

astelehena, urtarrila 27, 2014

Are artean jolastu gara eta oso ondo pasatu dugu dorreak egiten

Atera gara pasillora arenarioan jolasten eta area artean oso ondo jolastu gara. Dorreak eta gazteluak egin ditugu.

Hemos salido al pasillo para jugar en el arenario y nos lo hemos pasado muy bien con la arena. Hemos hecho torres y castillos. 



ostirala, urtarrila 24, 2014

Gaur Amaiaren azken eguna izan da eta argazki bat oparitu diogu

Gaur Amaiari agur esan diogu. Hilabete bi gurekin egon ostean, gaur joan behar izan da. Egun berezia izan denez, Amaiak txutxe batzuk ekarri ditu denon artean jan ditugunak. Lehenago, gure argazki bat oparitu diogu asko gustatu zaiona. Eskerrik asko Amaia. Oso ondo pasatu dugu zurekin eta. Bueltatu nahi duzunean bale?

Hoy nos hemos despedido de Amaia. Después de estar dos meses con nosotros hoy ha tenido que marcharse. Como ha sido un día especial, Amaia ha traído unos txutxes que nos hemos comido entre todos. Antes le hemos regalado una foto nuestra que le ha gustado mucho. Eskerrik asko Amaia. Nos lo hemos pasado muy bien contigo. Vuelve cuando quieras, ¿vale?

asteartea, urtarrila 21, 2014

Baserriko arrautzekin egindako tortila frantzesa jan dugu gelan

Gaur gelan danon artean egin dugu tortila frantzesa. Egiteko baserriko arrautzak erabili ditugu eta oso gozo egon da. Maisuak eta andereinoek arrautzak apurtu dituztenean barre handiak egin ditugu.

Hoy en clase hemos hecho entre todos tortilla francesa. Para hacerla hemos usado huevos de caserío y estaba muy rica. Nos hemos reído mucho cuando el maisu y las andereños han roto los huevos.

Akramen urtebetetxean txutxe pilo bat jan genuen