ostirala, otsaila 28, 2014

Gaur inauteriak ospatzen ditugu atorra eta lamiaz mozorrotuta

Aurten aukeratu ditugun mozorroak egun hauetan Mundakan ospatzen den jai batekin zerikusia du, Mundakako aratusteak:
"Mundakako aratusteetan mutil eta gizonak izan dira protagonista orain arte, nahiz eta azken urteotan emakumeen parte hartzea gehitu. Musika joz eta abestuz ateratzen dira kalera Igande Inauterian. Zuri-zuri jantzita joaten dira guztiak, musika-bandaren zuzendaria izan ezik. Frak beltza eta kolore berdineko kapela eramaten ditu honek. Musikariek burkazala janzten dute buruan, batzuetan aurpegia bistan utzita eta beste batzuetan aurpegia estalita. Aurpegia bistan daramatenek bibote eta papilote handiak margotzen dituzte aurpegian. Bi gona janzten dituzte, bata ohi bezala eta bestea burutik sartuta, atorra balitz bezala. Horregatik deitzen zai Atorrak . Herriko kaleetan kantatzen jardun ondoren, portura abiatzen dira zuzendariaren gidaritzapean. Han, petril gainera igo eta banan-banan ileran jartzen dira, bertan burutzen dutelarik ekitaldirik ederrena. Urtero asmatzen duten kanta berria abesten dute, eta horrekin batera aurreko urtetako abestiak ere bai. Egun honetan, beste herri batzuetan bezala, Mundakan ere ogi xigortuak edo tostadak jateko ohitura dago. Antzina, atorrak balkoietatik sukaldeetara sartu eta etxekoandreak prestatutako ogi xigortuak lapurtzeko ohitura zegoen. Mundakako emakumeak lehen mozorrotzen ez baziren ere, orain lamia jantzita ateratzen dira herriko kaleetara"

Hau da dantzatuko dugun abestiaren bideoa:

asteartea, otsaila 18, 2014

Marrubizko irabakia egin ostean dena edan dugu. Oso gozo egon da

Gaur marrubizko irabakia hartu dugu gelan. Marrubiak eta esnea erabili ditugu. Oso gozo egon da eta gustura hartu dugu!

Hoy hemos tomado batido de fresa. ¡Ha estado muy rico!